XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kilometro bat inguru falta zitzaioten garaian Gabiriako parera iristeko, interbentorea alderatu zitzaioten beren eserlekuko itzalkia (7) Cortina jaisteko.

Mister Smithek harriturik galdetu zion: - Zergatik egiten diguzu halakorik, gizona? - Bada-ezpada hartzen dugun neurri bat besterik ez da.

- Ikus dezakezuenez leihotako itzalki guztiak jaisten ditugu leku honetatik atzean, ez zuena bakarrik.

- Garbiago mintza zaitez, otoi, ulertzea nahi baduzu.

- Ezkonduak al zarete?- ekiten dio berriz ere tren-gizonak itxura gabe.

- Bai, baina zergatik egiten diguzu galdera hori? - Ezkonduak bazarete itzalkia jaso dezakedala uste baitut.

Zer ote zegoen Gabiriako zelai eder haietan edonorentzat baina batez ere ezkongaientzat zilegi ez zena?, ekiten zioten beren buruei senar-emazte gazteak.

Begiratu zuen leihotik eta txunditurik geratu ziren.

Ehundaka neska gazte artzain jantzian trenbidearen luzeran lerro-lerro jarririk, trenera leihatsu begira zeuden.

- Izan ere dio interbentoreak, ingeles maitabera miloizorro (8) Millonario bat hemengo neska batekin ezkondu zenez gero, alarma jota trena geldiaraziz, (...).